Boterea nola gidatzen den, nola komunikatzen den eta nondik erabiltzen den berrikusteko prozesua
Ez da formakuntza bat. Zure erakundeko emakumeak gelditu, behatu eta zer gertatzen ari den ulertzeko gune bat da —barnean zein kanpoan—, lideratzen, komunikatzen eta taldean lan egiten dutenean. Prozesuak balio du beste forma posible batzuk begiratzeko, partekatzeko eta probatzeko. Izan ere, askotan indibidualtzat bizi dena ez da hainbeste. Eta lider izateko eta taldeetan egoteko modua aldatzeak berekin dakarrelako horri eusten diona ere aldatzea: erakundearen beraren kultura eta egiturak.

Nori dago bideratua
Programa hau beren kultura eta taldeetan benetako aldaketaren aldeko apustua egin nahi duten erakundeentzat pentsatuta dago.
Proposamenak zentzu berezia du erakundea eraldatzeko prozesu zabalago baten barruan sartzen denean —berdintasun-plan baten edo ekitatearen aldeko beste neurri batzuen barruan, adibidez— eta lan horrek parte hartzen duten pertsonetatik harago eragina izateko borondatea dagoenean.
Emakumeei bideratuta dago, une eta rol anitzekoak, zeintzuk transformazio bat bilatzen duen erakundearen parte diren. Eraldaketa, nola ez, funtzionatzeko modu ekitatibo baterantz bideratuta egon beharko da. Beraz, emakumeak, beraien artean, aztertuko dute moldaketa hauek duten eragina, bai beraientzat, zein erakundearentzat.
Zer lantzen dugu
Prozesua
4 saioko ibilbidea, eragin-gune desberdinetatik igaroko dena:
01
Sozialiazioaren inpaktua
Denborak, aurreiritziek edo ikuspenak gure lider izateko moduan nola eragiten duten ulertzea.
02
Lidergoa eta komunikazioa genero-ikuspegiarekin
Lidergotza ereduak, boterearekin harremana eta esklusio patroiak aztertzea.
03
Lidergo berrietarako konpetentziak
Negoziazioa, entzutea eta autokonfiantza bezalako trebetasunak lantzea.
04
Erakundearen aldaketa
Ikasitakoa talde eta erakundearen jarduneko eraldaketa zehatzetara itzultzea.
Zer zureganatzen duzu prozesua bukatzean
Nola egingo dugu
Bizitakotik jardungo dugu. Metodologia gogoetatsua, parte-hartzeailea eta lekuko errealitatean oinarritutakoa da.
Solasaldi, dinamika eta bakarkako zein taldekako lanerako uneak egongo dira
Bakoitza dagoen lekutik egon ahal izateko espazio segurua izango da.
- Elkar ezagutzeko bilera bat
- 4 orduko 4 saio
- Formatu presentziala
- Talde mugatuak
- Erakunde bakoitzaren testuingurura egokitzeko aukera
