Ez da gauza bera gabonetako afari bat edo udako bazkari arin bat. Nahitaezkoa da jakitea zenbat pertsonek hartuko duten parte elaborazioan eta nortzuk izango diren mahaikideak. Intolerantziarik bada? Lehentasunik? Bezeroaren kode, lengoai, beharrizan eta kontestua ondo identifikatu behar dira.
Borborkaren sortzailea Komunikazioan graduatua naiz eta Ikerketa, Aholkularitza eta Gizarte-berrikuntza masterra egina dut, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna graduondoarekin batera. Emanan Talde Coaching formakuntza jaso dut. Aholkulari, ikertzaile eta bideratzaile gisa aritu naiz ere hainbat arlotan, hala nola, politika publikoak, berdintasuna, kultura, ingurugiroa edo kooperazioan. Pertsonekin eta pertsonentzat egiten dut lan, eraldaketa ardatz harturik. Erakundeekin jarduten dut, estrategiak sortzen eta kasu bakoitza aztertzen elkarteak behar duen beharrizanak sakontasunez ulertzeko. Zertan lagun zaitzaket? Zertan lagun zaitzaket? Zertan lagun zaitzaket? Lidergotzan ari diren edo aritu nahi duten emakumeentzako bideratutako programa. Ene izeba zaharraren etxeko ezkaratzaz oroitzen naiz, formika zurizko harraska handia, kuadrozko gortina bere azpian. Edo egurrez elikatzen zen beheko sua, non amonak prestatzen zituen eltzekari galiziarrak. Gomutan ditut erosketaz beteriko otzarak etxera heltzen, jaki bakoitza, tentuz, bere lekuan kokatzeko. Batzuk hozkailuan gordetzen ziren, beste batzuk, berriz, despentsan. Beratzen ere jartzen ziren batzuk, beranduago kozinatu asmoz. Umezaroko oroitzapen hauek berbisitatzen ditudanean, harrigarria egiten zait zein punturainoko metodikoak ziren eguneroko urrats hauek, eta, aldi berean, zer nolako askatasuna zuen ere senak: itxura, usaina, zaporeak,… Eta baita ere, generazioz generazio, ama-alaba, transmititu ziren jakintza guztiak. Pertsona eta entitate desberdinekin lan egin ondoren, nire aintzidariak burura datozkit. Elikatzen gaituzten beheko suko lapiko horren baitan biltzen ziren legez sortzen dira gaur egun proiektuak. Proiektuok ere baitira suaren baitan eratzen direnak, denbora, zaintza eta zentzumenak eskatzen dituztenak. Horrela sortu zen Borborka, nire aintzindariengandik jaso dudan erreleboa, nahiz eta oraingo honetan desberdinak izan osagaiak, errezeta, sukaldariak eta mahaikideak. Borborkak ondo adierazten du zein den nire laneko metodologia: maitasun, ardura eta denboraz kozinatutako jakiaren bor-bor geldiezina. Errezeta onetan xehetasun guztiek axola dutelako, eta niretzat proiektu oro da mimoz egindako jaki bat. Zein osagai dira nahitaezkoak? Planifikatzeko unea da! Norbait jakintsua izango da eltzekarietan eta beste bat ikasten egongo da oraindik. Begiekin jaten dugula esan ohi da. Mahaian eseri, elkarrekin hitz egin eta kozinatu den platera partekatzea. Norberaren senean eta jardunean oinarritzen den atala. Ez da gauza bera gabonetako afari bat edo udako bazkari arin bat. Jaki gozoenak beste norbaitekin batera sortzen direnak dira. Eta estilo desberdinen fusioa oso interesgarri zait. Hori dela eta, Borborka aberatsagoa da jende hauekin egindako elkarlanagatik: Korapilatzen Galdera aproposenak egiten dituena da Asier Gallastegi. Sen eta jakintza handikoa, urteetan ikuspuntu sistemikotik elikatu duen begirada desberdin batekin. Eta hortik, zehazki, egiten ditu bere esku-hartzeak. Las Paralelas Aroa Blanco gai da edozein objektu zein pertsonairi bizirik jartzeko. Espazio huts bat istorioz betetzen du eta irudimen izugarria dauka. Hori horrela, aktore, antzerkigile eta hainbat espektakuluren (ko)sortzailea da: Miss Spein, Euskaldungak eta El Golpe. Goraka, Hortzmuga eta Markeliñe konpainiekin ere lan egiten du eta interpretazio-klaseak ematen ditu. Almas Meraki Sara Viernak bihotza eta jakintza jartzen du egiten duen orotan. Prozesuetara hurbiltze bakarra dauka, hezitzaile sozial, berdintasun aditu eta taldeen laguntzaile gisa lortutako esperientzien elkartzetik lortua. Bere proposamenek egiturazko eta ikuspuntu emozionalez estaltzen dute edozein kontestu. Elkarrizketa eta entzutean aditua da. Montevideando Tangozale amorratua izanik, Fede Abreu partehartzezale sutsua ere bada. Ibilbide luzea dauka kooperazioaren munduan, eta (ez) gizotasun ideietan. Fedek Montevideandon egiten du lan, norbanakoen jakintzak bultzatu eta jakituria kolektiboa eraikitzeko. Montevideandok estrategia oro eraldaketa sozialera eta talde-erldaketetara bideratzen ditu, justizia eta horizontalitatea erreferentzia hartuta. Malala Yousafzai – Bakearen Nobel Saria Borborkaren proiektu batzuk ezagutu. “Borboka zerbitzu bat baino askoz gehiago da. Berez, konponbide praktiko, erabilgarri eta eraginkorra da lortzen ari garen lorpenen inpaktuak zabaltzeko. Berez, garapenerako lankidetzan lortzen diren arrakasta txikiak distirarazten dituen arte berezia du”. “Teoria feministari buruz jasotako prestakuntza eta Anesvad Fundazioan Genero Ekitatearen Aldeko Erakunde Ekintza Planaren esparruan sortu dugun emakume-taldearen dinamizazioa nabarmentzen ditugu. Jakintzak hurbiltasunetik eta egiten jakitetik transmititzeko gaitasun ikaragarria du Jonek. Prestakuntzak beti dira arrakastatsuak, eta balorazio oso onak egiten dituzte langile guztiek. Plazer handia da bera prozesu honen parte gisa kontuan hartzea, taldea identifikatuta eta motibatuta sentitzen lagundu baitu berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko”. “Asko gustatu zaigu Jonerekin lan egitea. Bere ikuspegia eta ezagutza eman dizkigu, guztien onena ateratzeko eta gure lana askoz hobeto komunikatzeko prozesu partekatu batean. Bikaintasun profesionala eta inplikazio pertsonala uztartzen ditu. Eskerrik asko”. “Jonek ohiko arau eta metodologiatik ateratzeko gaitasuna du. Sentsazioa da askotariko jendeari lagundu diola beti sartzen diren kutxatik ateratzen, eta lortu duela elkarrekin lan egin ahal izatea eta bestela gertatuko ez liratekeen elkarrizketak izatea. Norbanako bakoitzak eta taldeak behar duena irakurtzeko eta entzuteko gaitasuna du”. Hemen aurkitu ditzakezue egin ditudan elkarrizketa eta kolaborazioak, non hizketaldi bakoitza alkimia prozesu bat bilakazen den, ideiak eta hausarketak inspirazio bihurtzeraino. Idatz nazazu eta ikus dezagun elkarrekin zer egiteko gai garen. Kaixo! Jone Otero Martínez naiz

Zerbitzuak
01
Bideratzea
Pertsonen arteko topaketetatik proiektu partekatu eta elkargune berriak sortzea eta indartzea ahalbidetzen dut.
02
Aholkularitza
Talde eta erakundeak beraien akzio edo prozesuetan laguntzen ditut, jakintza helburuen zerbitzura jarriz.
03
Ikerketa
Ezagutza berrien sorkuntzan laguntzen dut, sakontasun-maila desberdinetan eta gai zehatzen azterketen bidez.
04

Lidergoa eta komunikazioa genero ikuspegitik
Genero-ikuspegia ardatz hartuta. lidergoari lotutako erronkak ulertzeko, komunikazio konpetentziak indartzeko eta erakundean eraldaketak bultzatzeko gunea.

Historia
Lan-metodoa
Erosketa otzara
Errezeta
Nork egin zer
Plateraren aurkezpena
Dastatzea
Neurriak begiz jota
Unean unekoak

Borborkaren sarea
Asier Gallastegi
Hori gutxi balitz, Asier prestatzaile, coach, hezitzaile sozial eta familia psikoterapeuta da. Talde-, antolaketa- eta prozesu pertsonaletan dihardu. Norbanako eta taldeen bidaide ere bada, arreta berezia jarriaz komunitate eta elkarteen partehartze prozesuetan.
Aroa Blanco

Sara Vierna

Fede Abreu

“Talde lanaren benetako indarra lortzen da kide desberdinen trebetasun eta pasioak konbinatzen, honela besteen ongizatean eragingo duen inpaktu kolektibo bat lortuz.
Bor-bor
Borborkari buruz diote…
Susana Mateo, ZABALKETA
Arantza Acha, UNESCO ETXEA
María Sierra, berdintasun teknikaria
Ideiak destilatzen




















