Skip links
Borborka Coaching-en, taldeen dinamikak eta posizio pertsonalak aztertzen ditugu, barruan, ertzean eta kanpoan egotearen esperientzia esploratuz.

Agurrak

Emanako Coaching de Equipos prestakuntza egin nuenean, oraindik oso gogoan dudan ariketa bat egitea proposatu ziguten. Lantaldeekin dugun harremana aztertzen ari ginen, baita taldeekiko ditugun posizioak ere. Horretarako, online prestakuntza izan arren, zutik jartzea eta gorputza eta espazioa praktikan sartzea iradoki ziguten. Badakit zenbait lagun ez zirela erabat eroso sentitu, baina, pertsonalki, niri espazioa erabiltzea gustatzen zait, informazioa jasotzeko eta beste leku batetik ikasteko.

Hau zen ariketa:

  • Jarri zapi edo bufanda bat lurrean, eta egin zirkulu bat harekin
  • Zirkuluak talde bat irudikatzen du
  • Jarri zaitez 3 posiziotan eta hartu denbora horietako bakoitzean: erdian, ertzean eta kanpoan
  • Kontuan izan posizio bakoitzak zure jarrera sinbolizatzen duela taldearekiko
  • Posizio batetik pasatzen zaren bakoitzean, erreparatu nola sentitzen zaren (zein posizio duzu ezagunena?, non duzu zailtasun handiena?, zer aldatzen da zugan?)

 

 

Ariketarekin bizitako esperientziaren apunteak gordetzen ditut eta hemen daude jaso nituen ondorioaarruan, energia handia daukat. Talde batean sartzen naizenean aholkulari edo bideratzaile gisa, eta zentroan espazio bat hartzen dudanean, sentitzen dut dena ematen ari naizela parte-hartzea eta elkarrizketa gerta daitezen. Nire gorputza oso aktibo dago pertsonen inplikazioa mantentzeko eta sustatzeko.

Ertzean, nire energia aldatzen da. Taldea behatu eta halakotzat hartzen dut: bere dinamikak, funtzionamendua, kultura, desioak, zailtasunak… dituela ikusten dut. Gertatzen denari oso adi egoten naiz eta taldearen izaerarekin kutsatzen naiz. Eta, batzuetan, bertako kide izateko gogoak hartzen nau. Bere egituratik datorren beroa sentitzen dut.

Taldetik kanpo, nire gorputza erlaxatu egiten da. Arintze-puntu bat ere badago. Izan ere, nolabaiteko irrikaz begiratu arren, izugarri gustatzen zaizkit nire aurrean zabaltzen diren askatasuna eta aukeren mundua: beste talde batzuk ezagutu, lan egiteko eta harremanak izateko beste modu batzuk ikusi, ezagutza sortzeko beste formula batzuk ulertu… Eta leku batetik bestera eraman ahal izateko ikaskuntzak jaso. Kanpotik, inoiz baino subiranoago ikusten dut taldea, ulertzen baitut taldea sistema bizia dela, bere erronka eta helburuei erantzuteko antolatzen jarraituko duena.

Duela gutxi, urtebete iraun duen akonpainamendu prozesu bat amaitu berri dut. Prozesu horretatik, zintzotasun osoz, asko ikasi dut. Egokitzapenak egin behar izan dira, pertsona guztietara moldatuko ziren lengoaiak eta tonuak bilatu dira, eta… Bai. Prozesua erronka bat izan da. Kontua da, horren bidaia bizia izan arren, eta lan-saio oso zorrotzak jazo diren arren, azken itxiera- eta agur-saioa izan dela, alde handiz, urduritasun gehien sortu didana.

Ez al nuen lasai egon behar? Ez al nintzen pozik egon behar ikasitako guztiagatik? Halako esperientzia bat partekatzeagatik? Bai, eta horrela izan da. Hori guztia sentitu dut. Baina 3 posizioak ere jarri dira dantzan nigan: barruan, ertzean eta kanpoan. Hiru ahotsak agertu dira agur esateko: energiaz, arretaz eta esker onez. Eta hor jabetu naiz itxierak askoz konplexuagoak direla, lan partekatuko prozesuetan azaltzen diren inplikazio-mailak lotura oso aberatsak sortzen dituela eta sentsazio horiei guztiei ongietorria ematea ixteko eta ospatzeko modu ederra dela. Barrutik, ertzetik eta kanpotik.

Borbor
Borbor