Nahiko nuke esatea Delfoseko orakulua naizela eta beti erantzun argiak ematen ditudala, edo badakidala halabeharrezko patu bat existitzen dela, baina gaizki gogoratzen ez badut, Moira famatuek ere bazituzten beraien mugak. Gainera, badut ustea erantzunak modu kolektiboan bilatzea askosaz aberasgarriagoa eta eraginkorragoa dela bakarka egitea baino.
Beraz, igartzeko dohainik ez dudan arren, iaioa naiz miatzen, galderak egiten eta pertsona, talde edo erakundeen jakintza eta jakituria nabarmentzen. Hausnartu, pentsatu, aldaketa bat sortu edo proposamen berriak diseinatu nahi duten pertsonak aktibatzeko gai naiz, metodologia, lengoai, espazio erakargarri edota galdera egokien bidez.
Eta hau gauztia, berdintasun eta justizia sozialaren ikuspuntutik. Nola bestela gauza genitzazke benetako inpaktua duten eraldaketa errealeko prozesuak?

