María Moliner-ek honela definitu zuen facilitar (bideratzea) hitza: “zerbait errazagoa egitea” eta “norbaiti zerbait ematea edo eduki dezan esku hartzea”. ‘Bideratzailea’ hitza, berriz, “bideratzen duena”, “irakasle” dena edo “aktibitate bateko instruktore edo izapidegile”.
Niri galdetuz gero, bere hitzak nire egiteaz gain, esango nuke bideratzea dela helburu desberdinak dituzten pertsonai harmonikoki elkarbizi direneko nahaste bat. Ongi etorria ematen duen zeremonialari bat da, topaketan parte hartzen duten taldea edo pertsonak zaintzen dituena. Ikerlari bat da, eta aldi berean, perfumista bat, jendearen hitzen atzean aurkitzen den esentzia bilatzen duena. Meditazioan aditu bat da, inguruan gertatzen denari adi-adi dagoena, baita taldeko kideen arteko hartu-emanei. Eta takigrafo bat ere bada, ez soilik jendeak dioena biltzen duena, baizik eta, ingurunean gertatzen dena eta pertsonen interakziotik jasotzen dena bueltatzen duena

